Orreaga
Tradizioak hemen kokatzen du Orreagako Gudua. Ibañetako mendatearen haitzartean baskoien erasoaren ondorioz, Karlomagnok sekulako porrota jasan zuen.
Kokapen estrategikoari esker, laister Donejakue Bidearen abiapuntutzat hartu zen eta erromesentzako ospitale bat eraiki zen, geroago, Orreagako kolegiata bihurtuko zena.